Nerea Villa buru duen Gu Geu Elgeta plataformak 259 boto jaso zituen domekako udal hauteskundeetan; Elgetako boto-emaileen %40,34. Eta lau ordezkari izango ditu hurrengo udalbatzan.
Plataformatik eskerrak eman dituzte jasotako babesarengatik eta lanerako gertu daudela adierazi dute: "Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu guregan sinistu duten elgetar guztiei. Hilabetean sorturiko plataforma batentzat izugarrizko garaipena da hainbeste elgetarren babesa lortu izana. Gure lana hemendik aurrera talde bezala herritarrek dauzkaten beharrei erantzutea izango da. Lanerako prest gaude, gogoz eta ilusioz gure betebeharrei aurre egiteko".