Elgetatik 28 laguneko taldea joango da aste bukaeran Bartzelonara Kopako finala ikustera

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 27a, 12:35
Intxortako lehoiek Camp Nou futbol zelaian zabaltzeko prestatu duten pankarta.

Intxortako Lehoiak Elgeta ipintzen duen pankarta erraldoia prestatu dute Camp Nou futbol zelaian zabaltzeko.

Elgetako Athletic zaleen Intxortako Lehoiak lagunartean lanpetuta dabiltza egunotan. Barikuan 28 laguneko taldeak hartuko du Bartzelonarako bidea; horietatik 16 dira Elgetako lagunarteko bazkide.

Denek dute talde zurigorriak Bartzelonaren aurka jokatuko duen Errege Kopako finala ikusteko sarrera, eta batera egongo dira futbol zelaian. Pankarta erraldoia prestatu dute, eta asmoa da harmailetan zabaltzea. Intxortako Lehoiak Elgeta ipintzen du pankarta horretan.

Trenez edo autoz egingo dute Bartzelonarainoko bidea. Asmoa dute zapatuan elkarrekin bazkaltzea eta txikiteoan futbol zelaira gerturatzen joatea. "Ahal dugun moduan itzuliko gara domekan", adierazi dute.

Ospakizuna buruan

Elgetako zaleek jakin badakite ez dela erraza izango Athletic-ek Bartzelonari finala irabaztea, baina jakinarazi dute horrela izanez gero lagunarteak autobusa ipiniko duela doan astelehenean gabarra ikustera joateko Elgetatik Bilbora. "Autobusa 14:15ean abiatuko da Gasteiztik eta Elgetan jasoko ditu lagunarteko kideak. Eserlekurik egonez gero autobusa etorri nahiko luketen elgetarrekin osatuko dugu", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak