Bost asteko iraupena izango dute, aurten ere, Elgetako udaleku irekiek

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 26a, 08:48

Iaz, udalekuetako neska-mutikoek San Roke kalean egindako entzierroa.

Ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean egongo dira martxan udalekuak; interesatuek udaletxean eman behar dute izena ekainaren 11a baino lehen.

Aurten ere bost asteko iraupena izango dute Elgetako udaleku irekiek. Herri Eskolako neska-mutikoek ekainaren 22a dute ikasturteko azken eskola eguna, eta biharamunean zabaldu ditu Udalak udalekuak.

Zerbitzua ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Izena eman dezakete Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek. Azken eguna ekainaren 11 da.

Kuotak

Eskatutako aste kopuruaren arabera kuota ezberdinak daude. Bost asteko zerbitzuaren prezioa da 110 euro umeko; lau astekoa 90 euro umeko; hiru astekoa 70 euro umeko, bi astekoa 60 euro umeko; eta astebete 40 euro umeko.

Prezio bereziak daude ezarrita familia bereko anai-arreba bat baino gehiagok izena emanez gero. Bestelako hobariak jasotzeko udaletxean galdetu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak