Elgetako umeen pisua aztergai bihar, eguaztena, egingo duten hitzaldi batean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 26a, 16:00
Elgetako neska-mutikoak pozik uretan.

Pensoi proiektuko ikertzaileek iaz egin zituzten neurketak eta Elgetako Herri Eskolan ere izan ziren. Emaitzen berri ematearekin bat har daitezkeen neurriak izango dituzte aztergai.

Pensoi proiektuaren barruan Debagoiena mailako ikerketa egin zuten iaz. 6-12 urte bitarteko umeak neurtu eta pisatu zituzten. Familiek, gainera, elikadura zein jarduera fisikoaren inguruko galdetegi bat erantzun zuten.

Debagoieneko 3.162 umek hartu dute parte ikerketa horretan, tartean Elgetako neska-mutikoak.

Aztertu dute Debagoieneko umeen artean gehiegizko pisuak duen presentzia, eta bihar, eguaztena, ikerketaren emaitzak emango dituzte ezagutzera.

Gehiegizko pisuak ondorioak dakartza helduaroan. Hala, Elgetako datuak azalduko dituzte eta gehiegizko pisu kasuetan eragina duten faktore ezberdinak aztertuko dituzte.

Herriko eragile ezberdinak batzarrera deitu dituzte har daitezkeen prebentzio neurriak guztien artean eztabaidatzeko. Batzar irekia izango da, 18:00etan, herri eskolako musika gelan.

Debagoieneko datuak

. argaltasuna %9

. pisu egokia %58

. gehiegizko pisua %33

Elgetako datuak

. argaltasuna %8

. pisu egokia %65

. gehiegizko pisua %27

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak