Rap saioa Espaloian gaur, El Langui musikari ezagunarekin

Miren Arregi 2015ko mai. 22a, 11:01

Juan Manuel Montilla Espainiako aktore eta musikaria.

Gaueko hamarretan hasiko da kontzertua Elgetan; DJak, ahotsak eta erritmo kaxak egingo dute bat.

Rap-zaleek sekulako aukera dute gaur Elgetako Espaloian; izan ere, Espainiako musikari ezagun eta esanguratsu bat ikusi eta entzuteko aukera egongo da: El Langui, hain zuzen ere. Izen horren atzean Juan Manuel Montilla dago, musikari esanguratsua ez ezik, baita aktore ezaguna ere; besteak beste, Goya baten jabea.

El Langui ez da bakarrik egongo agertokian, lagun izango baititu, azken urteetan bezala, DJ Caution eta Rellenito Makeijan. Rap fusioa egiten du taldeak; izan ere, DJak, ahotsa eta erritmo-kaxa nahasten dituzte ikuskizunean.  

Sarrerak salgai

Kontzertua gaur izango da, esan bezala, gaueko hamarretan, Elgetako Espaloian. Sarrerak salgai daude dagoeneko, besteak beste, Bergarako Irrintz tabernan eta Arrasateko Taupan, 15 eurotan. Lehiatilan bertan ere eskuratu ahalko dira, 18 eurotan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak