Elgetako EH Bilduk hauteskunde kanpainako azken ekitaldia iragarri du biharko, barikua. "20:00etan plazan elkartuko gara eta triki-propaganda poteo bat egingo dugu", eman dute jakitera. "Zerrendako kideak bertan izango dira herritarren balizko zalantzak argitzeko, eta herritarrei gure programa eta ideia nagusiak azaltzeko", adierazi dute.
"Kanpainari amaiera alai eta koloretsua emango diogu", esan dute.