Ozkarbi elkartean egingo dute batzarrak eta mahai gainean izango dituzten gaien artean daude aurreko akta onartzea, balantze ekonomikoaren berri ematea, jarduera memoria aurkeztea eta elkartearen estatutuen 31. artikuluaren aldaketa onartzea.
Artikulu horren arabera elkarteko zuzendaritzan sartzen diren bazkideak zortzi urte egiten dituzte karguan eta zortzi urtero zuzendaritza guztia aldatzen da. Asmoa da lau urteko agintaldiak egitea eta zuzendaritza osoa goitik behera aldatu beharrean lau urtetik behin taldearen erdia berritzea.
Bazkaria ere egingo dute baina datorren astean izango da, maiatzaren 31n. Bazkari horretarako izena emateko aukera egongo da domekako batzarrean.