Elgetako alkategaiak, gaur, 21:30ean, Goiena telebistaren saio berezian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 20a, 16:00
Iraitz Lazkano eta Nerea Villa alkategaiak.

Iraitz Lazkanok (EH Bildu) eta Nerea Villak (Gu Geu Elgeta) euren hauteskunde programaren ildo nagusiak azalduko dituzte. Elias de Castros alkategai sozialistak erabaki du saioan parte ez hartzea.

Goiena telebista saioa bereziak egiten ari da Debagoieneko alkategaiekin, eta gaur Elgetako alkategaien txanda da.

EH Bildu Elgetako Iraitz Lazkano eta Gu Geu Elgeta plataformako Nerea Villa izango dira protagonista, gaur, 21:30ean, hasiko den saio berezian. Nork bere taldearen hauteskunde programa aurkeztuko du.

Hirigintza, ingurumena, kultura, euskara, gizarte ongizatea eta kirola dira Goienak proposatu dizkien atalak.

Elias de Castro alkategai sozialistak uko egin dio saioan parte hartzeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak