Mende hasierako klase borroka irudikatuko du 'Guernica 1913' antzezlanak zapatuan, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 20a, 11:22

'Guernica 1913' antzezlana.

Horrela eskatzen duten Goiena Klubeko bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditugu; eman izena.

Eibarko Esperanza y Unceta enpresako langileek 1913eko udazkenean Gernikan egindako greban oinarritzen da Guernica 1913 antzezlana.

Abadiñoko Banarte antzerki taldeak ekoiztua bi sari garrantzitsu jaso ditu antzezlanak urte eta erdiko ibilbidean: Espainiako antzerki garaikideko CETA-AITA saria, eta Zaragozako Unibertsitateko V. antzerki lehiaketako sari nagusia.

Antzezlanak XX. mende hasierako klase arteko borroka ekartzen du gogora: langileen eskubideak aldarrikatzeko lehenengo borrokak. Zapatuan, hilak 23, eskainiko dute Guernica 1913, 22:30ean, Espaloian. Sarrerak salgai daude Espaloia kafe antzokian. Sarrera da hamar euro, aurrez erosita zortzi euro.

Sarrerak opari

Goiena Klubeko bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu, barikuan, Goienak. Interesatuek izena eman behar dute kluba@goiena.eus helbide elektronikora idatziz edo 943 25 05 05 telefono zenbakira deituz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak