Indarrean den udalbatzak gaur egingo du agintaldiko azken osoko bilkura formala. 19:00etan elkartuko dira osoko bilkuren aretoan eta lau puntu izango dituzte mahai gainean: aurreko batzarreko akta onartzea, alkatearen erabakiak jakitera ematea, urbanizatzeko ez diren lurretan nekazaritza tresnak gordetzeko eraikinen erroldari hasierako onarpena ematea, eta galdera erantzunen tartea.
Elgetako idazkari Gotzon Goikoetxeak azaldu du udalbatzak ekainean egin beharko duela beste osoko bilkura bat. "Alkate berria sartu baino egun batzuk lehenago egiten da legeak horrela derrigortuta", azaldu du Goikoetxeak. "Azken akten onarpena egiteko, gehienbat".