Su Ta Gar taldeak "bizirik" dirauela erakutsi du Elgetan

Mireia Bikuña 2015eko maiatzaren 17a

Metal doinuez gozatu dute Espaloian egondako zaleek. Eibarko taldeak indartsu dagoela erakutsi du, eta azken lanean batutako kantuez gain, taldearen kantu mitikoenak jo ditu.

Bizirik gaude diskoko kantuekin hasi dute kontzertua, eta haren ostean etorri dira kanturik ezagunenak. Besteak beste, David eta Goliath, Jo ta ke, Rotaflexa garraxika, Mari eta Homo Sapiens.

Espaloian egondakoek biziki gozatu dute Aitor Gorosabelek zuzentzen duen taldearen zuzenekoaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak