Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Nerea Villa: "Gu gara Elgeta plurala, ikuspuntu guztiak errespetatuko dituena"

Txomin Madina Milikua 2015ko mai. 17a, 17:25

Gu Geu Elgeta plataformak ekitaldi irekia egin du gaur eguerdian udaletxeko arkupetan.

Ekitaldian, eguerdi parteko mokadutxoa egiteko aukera eskaini diete hala gura izan duten herritarrei, eta hautagaiek plataformaren  triptikoak eta boto-txartelak banatu dituzte. Herritarren ekarpenak jasotzeko kutxa bat ere jarri dute.

Gu Geu Elgetaren alkategai Nerea Villak azaldu duenez, gura dutena da jendeak siglak alde batera utzi eta herrian zentratzea: "Herritarrak etorri daitezela gugana, eta gu saiatuko gara herri berri bat sortzen, parte-hartze handikoa, auzolana-eta horrelakoak bultzatuz. Azken finean, udaletxetik herri zabal bat izaten".

Gaineratu du maiatzaren 24an hauteskundeak irabaztea espero dutela,  eta azpimarratu du plataforma plurala dela: "Gure alderdian ezker abertzaletik eskuin abertzalerainoko jendea dago. Independente mordoa gara, eta benetan Elgeta plurala gura duenak, hemen gaituzue. Gu gara Elgeta plurala, ikuspuntu guztiak errespetatuko dituena; besteekin, jakina da zer dagoen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak