Gu Geu Elgeta plataformak aurkezpen ekitaldi irekia iragarri du, plazan, domeka eguerdirako

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 16a, 12:00

Gu Geu Elgeta plataformako hautagaiak.

Hautagaien eta programaren aurkezpena egingo dute. Pintxoak eta umeendako jolasak ere iragarri dituzte.

Domekan, hilaren 17an, egingo du Gu Geu Elgeta plataformak jendaurreko aurkezpen ekitaldia. Herriko plaza aukeratu dute zerrenda osatzen duten hautagaien aurkezpen egin eta herritarrei hauteskunde programako lan ildo nagusiak azaltzeko. 12:00etan elkartuko dira, eta ekitaldia 12:30ean hasiko da.

Pintxoak eta umeendako jolasak ere iragarri dituzte. Ondoren, lagunarteko argazkia aterako dute.

Alkategaia Goiena telebistan

Gu Geu Elgeta plataformako alkategai Nerea Villa Goiena telebistaren Debagoieneko alkategaiak izeneko saioan izango da eguaztenean, hilak 20, 21:30ean. Saio horretan programaren lan ildo nagusiak aurkeztuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak