Elgetako EH Bildu: "Herritarrak gobernu izatea nahi dugu"

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 15a, 12:22
Elgetako EH Bilduk barikuan herriko plazan egindako ekitaldia.

Elgetako EH Bilduk hilaren 22rako iragarri du hauteskunde kanpainako azken ekitaldia. Herriko plazan egingo dute, 20:00etan.

Gaur astebete egin zuen Elgetako EH Bilduk jendaurreko aurkezpena herriko plazan. Asteon, hauteskunde programako ildo nagusiak jasotzen dituen esku-orria banatu dute etxez etxe. "Bertan, gure programan jasotzen diren lau ideia garrantzitsu azaltzen dira", adierazi dute.

Lau ideia horiek dira: parte hartze ordenantza egitea, memoria historikoaren euskal interpretazio zentroa indartzea, enplegu plana garatzea eta kantxa konpontzea.

Esku-orriak, bestalde, zerrendako lehenengo bi hautagaien hitzak eta EH Bilduren Elgetako hautagaitza babesten duten bi herritarren hitzak jasotzen ditu. Herritar horiek dira Gema Izagirre eta Iñaki Urgoitia.

Alkategaia Goiena telebistan

Elgetako EH Bilduko alkategai Iraitz Lazkano Goiena telebistaren Debagoieneko alkategaiak izeneko saioan izango da eguaztenean, hilak 20, 21:30ean. Saio horretan programaren lan ildo nagusiak aurkeztuko ditu.

Ekitaldia, hilaren 22an

Elgetako EH Bilduk maiatzaren 22rako iragarri du hauteskunde kanpainako azken ekitaldia. Herriko plazan egingo dute, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak