Ozkarbi elkartetik 50. urteurreneko ospakizunak iragarri dituzte ekaineko lehen aste bukaerarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 14a, 14:00
Dantza saioa herriko plazan. (Joaquin Gastesiren artxiboa)

Beste batzuen artean bazkaria antolatu dute ekainaren 7rako. Martitzenera arteko epea dago izena emateko.

Ozkarbi elkarteak 50. urteurreneko ospakizunak iragarri ditu ekaineko lehenengo aste bukaerarako. Ekainaren 5erako herri mailako pilota partiduak iragarri dituzte, eta ekainaren 7rako mendi irteera, herriko gazteen dantza saioa eta bazkaria.

Urtemuga aukera polita izango da bazkideak festa giroan elkartu eta elkarteak 50 urteotan egin duen ibilbidea gogora ekartzeko. Gaur egun Haizea taberna dagoen lokala izan zen elkartearen lehen egoitza, eta egun desagertuta badaude ere dantza, pilota eta mendi sailak ere izan ditu Ozkarbi elkarteak.

 

Bazkarirako izen-ematea zabalik

Maiatzaren 19a da bazkarirako izena emateko azken eguna. Prezioa da 25 euro eta Kutxabank-en egin behar da ordainketa. Kontu korrontea da 2095 5037 15 1060020772.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak