Intxortako Lehoiak lagunarteak Kopako finalerako bi sarrera zozketatuko ditu zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 14a, 09:46

Elgetako Intxortako Lehoiak lagunarteko kide batzuk triki-poteoan.

Lagunarteko bazkideen artean egingo dute zozketa, 19:00etan, egoitza duten Bolatoki tabernan.

Futbol jokalarien greba deialdia gora behera, maiatzaren 30ean jokatuko dute Bartzelona eta Athletic taldeek Errege Kopako finala, Camp Nou futbol zelaian.

Elgetako Intxortako Lehoiak lagunartetik jakitera eman dute bi sarrera zozketatuko dituztela bazkideen artean. Hogeik eman dute izena Bartzelonara joateko; hamalauk sarrera dute, eta gainerakoen artean zozketatuko dituzte bi sarrera horiek.

Zozketa zapatuan, hilak 16, egingo dute 19:00etan lagunartearen egoitza den Bolatoki tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak