Elgetako gaztetxearen etorkizunaz hitz egiteko batzar berezia, zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko maiatzaren 13a

Sagardo egunarekin gaztetxean egindako afaria.

Gazte asanbladatik kantu afaria ere antolatu dute; bihar arteko epea dago Haizea tabernan izena emateko. Prezioa da zortzi euro.

Gauzak nondik nora bideratu izango dute hizpide zapatuan, hilak 16, Elgetako gaztetxean. Gazte asanbladak batzar irekia deitu du 17:00etarako, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Kantu afaria, 22:00etan

Batzar bereziaren ostean kantu afaria egingo dute gaztetxean, 22:00etan. Menua da oilasko errea entsaladarekin eta patatekin, postrea eta kafea. Prezioa da zortzi euro.

Interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena. Azken eguna: maiatzak 14.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak