Espaloia kafe antzokian dantza-afari tematikoa egingo dute, gaur, barikua, 21:00etan. Dantzan elkartzeko ekimen berria dira dantza-afari tematikoak. Lehenengo honetan, Portugaleko dantzak, musika eta afaria izango dira protagonista. Ohikoa den moduan Patxi Monterok egingo ditu dantza gidari lanak. Informazio gehiago hemen.
Eta domekan, Barry Manleyren bakarrizketa izango dute, 16:30ean. Aurretik, bazkaria emango dute. Argibideak antzokian.
Zapaturako iragarrita zegoen Mozkorra parregarri opera komikoaren emanaldia urriaren 17ra atzeratu du Pikupeko arduradunek.
Metal aste bukaera hurrengoa
Metal estiloa gogoko dutenendako asteburu aproposa izango da hurrengo Elgetako Espaloian: barikuan, hilak 15, Metalmaniak eta zapatuan, hilak 16, Su Ta Garrek musika onaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Salgai daude sarrerak.