Tomas Rebollo Etxaniz, Mauthausen-en hil zuten elgetarra

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 6a, 11:00

Tomas Rebollo Etxaniz-en omenezko oroitarria Mauthausen-en. (Argazkilaria: Javier Leiva)

Egunotan betetzen dira 70 urte nazismoaren kontzentrazio-guneak askatu zituztela; maiatzaren 5ean iritsi ziren Mauthausen-era.

Atzo bete ziren 70 urte aliatuek Mauthausen-Gusen kontzentrazio-gunea askatu zutela. Nazismoaren kontzentrazio-gune horretan egon zen preso Tomas Rebollo Etxaniz elgetarra, eta bertan hil zen.

Datu gutxi dago haren gainean. 1907ko abenduaren 21ean jaioa, Zamorako guardia zibil baten eta Eibarko emakume baten semea zen. 1941eko azaroaren 3an eraman zuten Mauthausen-era. Han hil zen 1942ko ekainaren 28an. 

Biktimen oroimenez Mauthausen-en dagoen gelan haren omenezko plaka bat dago.

Argazkiaren iturria hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak