EH Bildu Elgetak barikuan egingo du aurkezpen ekitaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 6a, 08:00
EH Bildu Elgeta hautagaitzako kideak.

Hauteskunde programaren aurkezpena eta argazki herrikoia egingo dituzte, 20:00etan, herriko plazan.

Hauteskunde programaren aurkezpena eta argazki herrikoia iragarri ditu Elgetako EH Bilduk, barikurako, 20:00etan, herriko plazan.

Iraitz Lazkano alkategai duen hautagaitzak aurreko astean banatu zuen hauteskunde programaren ildo nagusiak jasotzen dituen aldizkaria etxez etxe. Herritarrekin batera egin eta batzar irekian aho batez onartutako programa dela nabarmendu dute. "Bizirik eta zabalik jarraituko duen programa bat izanik, herritarren iritziak entzuten eta jasotzen jarraitzea da gure asmoa", azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak