Gu Geu Elgeta plataformak eguazteneko aurkezpen ekitaldira gonbidatu ditu elgetarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko maiatzaren 5a

Gu Geu Elgeta plataformako zerrendako kideak.

Zerrendako kide gehienak bertan izango dira eta hauteskunde programaren ildo nagusiak emango dituzte ezagutzera.

Gu Geu Elgeta plataformak jendaurreko lehen ekitaldia egingo du eguaztenean, maiatzak 6. Hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, 19:30ean, udaletxean.

Ekitaldi irekia izango da eta elgetar guztiak animatu dituzte bertara. Esan dutenez zerrendako kide gehienak bertan egongo dira eta euren burua aurkeztuko dute banaka. Horrekin batera maiatzeko udal hauteskundeetara begira gertatu duten programaren ildo nagusiak emango dituzte ezagutzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak