Denboraleak enborretik apurtu du pagoa eta etxearen kontra jausi da zuhaitza. Etxea salgai dago eta haizeak pagoa bota duenean ez zegoen inor barruan. Inguru horretan oinezkoendako pasealekua ere badago, eta hor ere ez da ezbeharrik gertatu.
Pago handia zen eta jausi denean oinezkoendako pasealekuan geratu da zeharkatuta. Etxearen jardineko hesia apurtu du eta etxearengandik hiru metro eskaera gelditu da.
Udal brigadako langileak pagoa zatitu eta ingurua txukuntzen aritu dira goizeko lehen orduan.
Teilatua kaltetuta
Ez da San Roke oste inguruan gertatu den ezbehar bakarra. Haizeak gogotik jo du eta inguruan dagoen beste zuhaitz baten adarrak ondoko etxe baten teilatua jo du kalteak eraginez.