Elgetako gaztelekuan zapatuan emango diete hasiera udaberriko ekintzei

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 4a, 10:58
Elgetako gazteak gazteleku zerbitzuan.

Ekainaren 28ra bitartean tailerrak, irteerak eta gaubela egingo dituzte. Zabalik da izen-ematea udaletxean.

Gazteleku zerbitzuak prest du udaberriko eskaintza. Zapatuan, hilak 9, emango diote hasiera eta ekainaren 28ra bitartean zapatuetan eta domeketan izango da zabalik 11 urtetik gorako neska-mutikoendako.

Henna tailerra, zunba, makrame tailerrak, txokolate tailerra, gaubela... Aste bukaera guztietan egingo dute ekintza bereziren bat. Irteerak ere antolatu dituzte: zaldian ibiltzera, Galgorri lantegira, Oñatiko Txokolateixara, Elgetako hiru tontorretara...

Prezioa, hileko, 25 euro da. Prezio horretatik kanpo daude zalditegira egingo den irteera (18 euro) eta Oñatiko Txokolateixara egingo den irteera (8 euro). Barikura arte, hilak 8, dago zabalik izen-emateko epea udaletxean.

Ekintzen egutegia

  • Maiatzak 10, henna tailerra.
  • Maiatzak 17, zunba + zikin jolasak.
  • Maiatzak 23, irteera zalditegira.
  • Maiatzak 30, irterra Galgorri lantegira.
  • Ekainak 6, makrame tailerra + kamisetan diseinua.
  • Ekainak 14, mendi irteera hiru tontorretara.
  • Ekainak 20, irteera Oñatiko Txokolateixara.
  • Ekainak 21, txokolate tailerra.
  • Ekainak 27, gaubela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak