EH Bildu Elgeta koalizioak hauteskunde programaren lan ildo nagusiak eman ditu ezagutzera

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 1a, 08:00

EH Bildu Elgetak herrian etxez etxe banatu duen aldizkaria.

Iraitz Lazkano alkategai duen Elgetako hautagaitzak etxez etxe banatu du programa.

Zortzi orriko aldizkaria banatu du etxez etxe EH Bildu Elgeta koalizioak. Horrela eman du ezagutzera maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen programaren ildo nagusiak. "Herritarrekin batera egin eta batzar irekian aho batez onartutako programaren ildo nagusiak jasotzen dituen aldizkaria" dela nabarmendu dute. Programaren buruz, berriz, esan dute: "Elgeta elgetarrekin elkarlanean aldatzea helburu duen programa: herritik, herritarrekin eta herrirako gardentasun osoz".

Bederatzi alor

Bederatzi alor edo ataletan aurkezten du programa EH Bildu Elgetak. Atal horiek dira: parte hartzea, turismoa, sozioekonomia, euskara, kultura, hezkuntza, kirola, ingurumena, eta gizarte politikak. "Bizirik eta zabalik jarraituko duen programa bat izanik, herritarren iritziak entzuten eta jasotzen jarraitzea da gure asmoa", azpimarratu dute.

Zerrendako kideak

Aldizkariak EH Bildu Elgeta hautagaitza osatzen duten hamabi lagunen argazkiak, izen-abizenak, adina, eta ikasketak edo lanbidea ere jasotzen ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak