Iparraldeko ikastolen aldekoHerri Urrats festa maiatzaren 10ean izango da. Urteroko moduan Senpereko aintziraren bueltan egingo dute.
Goibeko euskara elkarteak antolatuta autobusa irtengo da Elgetatik, 09:30ean. Itzulera Senperetik 18:30ean izango da. Interesatuek Haizean eta Espaloian eman behar dute izena. Azken eguna maiatzaren 7a da, eguena.
Prezioa da hamar euro, Goibeko elkarteko bazkideendako bost euro.