Jaurlaritza pertsonatu egin da Elgetako Udalak aktak ele bitan ez bidaltzeagatik duen auzian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 29a, 13:57

Urtarrilaren 17an UEMAko hainbat udal ordezkarik Urkixoren helegiteen aurka egindako salaketa ekitaldia.

Epai-gaia interes orokorrekoa dela argudiatuz Elgetako Udaletik abiatu zen eskaera.

Elgetako Udalak aktak ele bitan ez bidaltzeagatik epaitegian duen auzian pertsonatu da Eusko Jaurlaritza. Epai-gaia interes orokorrekoa dela argudiatuz Elgetako Udaletik abiatu zen eskaera eta apiril hasieran iritsi da erantzuna. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Elgetako Udalari jakinarazi dio Eusko Jaurlaritza gai horrekin lotuta Donostiako epaitegian abian den errekurtsoaren prozeduran pertsonatu dela.

Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urkixok abenduan aurkeztu zuen Elgetako Udalaren aurkako helegitea, aktak euskara hutsean bidaltzeagatik. Elgetako Udalarekin batera beste hainbat Udalen aurka aurkeztuta dauka helegitea Urkixok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak