Elgetako argazki artxiboa osatzeko lehenengo pausoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 29a, 10:05

Gastesiren artxiboko negatibo batzuk. (Argazkia: Josetxo Arantzabal)

Joaquin Gastesiren negatiboak digitalizatzeko prozesuari argi berdea eman zioten atzoko osoko bilkuran.

Udalbatzak aho batez adostu du Joaquin Gastesiren artxiboa digitalizatzeko prozesua martxan jartzea. "Asmoa litzateke Gastesiren artxiboarekin hasi eta hiru fasetan Elgetako argazki artxiboa osatzea", esan du Oxel Erostarbe alkateak.

Uste dute 4.500 bat argazki izango dituela Gastesiren artxiboak. Udalak gertu ditu ehun bat, eta Elgeta.org atarian egongo dira ikusgai gutxi barru.

Josetxo Arantzabalen esku dago, gaur egun, Gastesiren artxiboa. Hala, hitzarmen bat sinatuko du Udalak Arantzabalekin. Digitalizazio prozesua egiteko 3.500 euroko diru lerroa du Udalak aurreikusita 2015eko aurrekontuan.

Gastesiren artxiboa berritu ostean asmoa da Goibekokale aldizkarirako ateratako argazkiak digitalizatzea. Prozesuaren hirugarren fasean, herritarrek aukera izango dute etxean dituzten argazkiak Elgetako argazki artxibora gehitzeko.

Elgetako argazki artxiboa hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak