Irakurketa gomendioak, lehiaketak, sariak, akrobazia ikuskizuna... eta aste honetan eskolako ikasleen bisitak liburutegi zerbitzura

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 28a, 11:29

Seigarren mailako ikasleak, atzo, liburutegian bisita gidatu berezia egiten.

Atzo, seigarren mailako ikasleak izan ziren liburutegi zerbitzua gertuagotik ezagutzen eta bihar lehenengo mailako ikasleen txanda izango da.

Apirilaren 23an Udal Liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak herriko plazara atera zituen liburuak. Mahaia ipini zuen udaletxeko arkupean eta liburuak erakusteaz gain Nire liburu gogokoena ekimena proposatu zien herritarrei. Helburua zen haurrek zein helduek liburu bat proposatzea eta 41 lagunek egin zuten gomendioa. Hogei gomendio helduek egindakoak izan ziren, eta 21 gomendio 16 urtetik beherako gaztetxoek egindakoak izan ziren.

Proposatutako liburuen artean daude Historias de fuego; Moroakalgara belañopean; La sombra del viento; Hiru txerrikumeak; 1984; Sarah Lark-en trilogiak; El primera dia, la primera noche; Ogi hutsa; Llenaré tus días de vida; Soy padre, dicen ellos; 555 postres; San Ferminetan, Lesakan; El niño que quería Tintin; Tonino; Bat denontzat eta denok batentzat; Diario de Niki; El código del dragon; Los guachos; Baobab zuhaitza...

Parte hartzaileen artean bi liburu sorta zozketatu zituen liburutegiko arduradunak, eta irabazleak izan ziren gaztetxoetan Naroa Martin Bravo, eta helduetan Asun Ojanguren Agirregomezkorta. Haren alaba Saioa Alberdik jaso zuen saria.

Liburuaren Nazioarteko Egunarekin lotuta, bestetik, barikuan, Deboteenbote konpainiaren Vademekun ikuskizunarekin gozatu zuten hainbat lagunek frontoian.

Bisita gidatuak, liburutegian

Liburuaren Naziorteko Egunarekin eta Herri Eskolako Kultura hamabostaldiarekin lotuta, atzo, bisita gidatua egin zuten liburutegian seigarren mailako neska-mutikoek. Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinen berri izan zuten, besteak beste. Bihar, eguaztena, lehenengo mailako neska-mutikoen txanda izango da.

Ezetz igarri lehiaketa

Kontuan hartu, azkenik, eguenean, hilak 30, amaitzen dela liburutegitik antolatutako Ezetz igarri! lehiaketara erantzun zuzenak bidaltzeko epea. Bi libururen izenburuak eskatzen dituzte eta hainbat pista eman dituzte apirilean zehar horiek asmatzeko. Saria e-reader bat da eta lehiaketa 12 urtetik gorako Elgetako liburutegiko bazkideei zuzenduta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak