Aralar-Independenteak taldeak bi agintaldi egin ditu alkatetzan; 2007tik 2015era. Taldea ez da maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko. Alkatetza utzi aurretik taldeak batzar irekia deitu du zortzi urteotan egindako kudeaketaren balorazioa egiteko.
Zortzi urte alkatetzan izenburupean maiatzaren 5erako, martitzena, deitu dute batzar irekia. 19:00etan egingo dute udaletxean. "Elgetarrek zortzi urte hauetan egindako kudeaketaren informazioa jaso dezaten batzar irekia egingo dugu: diru kontuan nola geratuko diren, inbertsioen finantzazioa nola gauzatu den, Udalaren egoera, aparejadorea, zerbitzu publikoak, parte hartzea...", adierazi dute deialdian.