Magia, akrobaziak eta malabareak liburuak abiapuntu hartuta

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 24a, 22:53

Adin guztietako elgetarrak gerturatu dira Vademekun ikuskizunaz gozatzera; txikiak, batez ere, aho zabalik gelditu dira.

Saio polita egin dute Deboteenbote konpainiako kideek, gaur, Elgetako frontoian. Liburutegi zerbitzuak antolatu du ikuskizuna, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, eta adin guztietako elgetarrak gerturatu dira.

Protagonistak gauza harrigarriak egin ditu ikusleen aurrean. Ez du hitzik esan, baina ondo adierazten zen keinu bidez. Hasteko eta behin liburu piloa ekarri du besapean, eta berehala hasi da eurekin jolasean.

Magia trikimailuen txanda etorri da gero, eta malabare jokoak jarraian. Pilota txikiekin malabare harrigarriak egin ditu. Zazpi pilotarekin aritu da une batez.

Azkenean akrobazia jokoak proposatzen zituen liburu batekin egin du topo. Banaka-banaka akrobazia horiek egiten joan da. Lehenengo liburuko irudia publikoari erakutsi eta ostean akrobazia egin. Bata bestearen gainean hiru aulkiren gainean ipini da buruz behera. Gauza benetan harrigarriak egin daitezke oreka landuz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak