Aitortza, baita ere, Iñaki Errekabide milizianoari

Ubane Madera 2015eko apirilaren 24a

Juan Ramon Garai Iñaki Errekabide milizianoari 'Egiaren iturria' artelana ematen.

Domekan izan zuten Errekabideren berri, Elgetan; eta horregatik joan dira asteon haren bizilekura.

Herenegun, eguaztena, Hendaian izan ziren Intxorta 1937 Kultura Elkarteko ordezkari Juan Ramon Garai eta Mauro Saravia txiletar argazkilaria. Helburua zen Iñaki Errekabide milizianoari aitortza egitea, Egiaren iturria eskultura emanda.

Itxarkundia batailoiko miliziano izan zen Errekabide legazpiarra Intxortan; baina, horrekin batera, besteak beste, Durangoko eta Gernikako bonbardaketen lekuko izandakoa eta Legutioko batailan eta Artxandan parte hartutakoa ere bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak