Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Gu Geu Elgeta plataformak aurkeztu du udal hauteskundeetarako hautagaitza

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 22a, 12:50
Gu Geu Elgeta plataformako zerrendako kideak.

Maiatzaren 6rako iragarri dute hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia, udaletxean.

Gu Geu Elgeta plataformak gaur, hilak 22, eman du maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkezteko duen hautagaitzaren berri. Prentsa ohar bidez nabarmendu dute hamabi laguneko zerrendatik zazpi direla emakumezkoak. Alkategaia, Nerea Villa da.

  1. Nerea Villa
  2. Iratxe Bravo
  3. Eduardo Zubiaurre
  4. Mikel Larrea
  5. Marta Torres
  6. Maria Luisa Abanto
  7. Idoia Castelos
  8. Mikel Oiartzabal
  9. Lorena Ibeas
  10. Ana Gillegi
  11. Maximo Bolinaga
  12. Iban Erretolatza

Aurkezpena maiatzaren 6an

Hautagaitza ezagutzera emateko aurkezpen ekitaldia iragarri dute Gu Geu Elgeta plataformatik. Maiatzaren 6rako, eguaztena, deitu dute. Elgetako udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo dute, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak