Plazan izango ditugu liburuak eguenean; eta zirku ikuskizuna antolatu dute liburutegitik barikurako

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 22a, 09:00
'Vademekun' ikuskizuna.

Liburuen Nazioarteko Eguna da apirilaren 23an; Elgetan ere liburuak izango dira protagonista hurrengo egunetan.

Aurrera doa Elgetako liburutegiak apirilerako antolatutako egitaraua. Aste honi dagokionean, eguenean, hilak 23, plazara aterako ditu liburuak liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak. Mahaia ipiniko du plazan, eta aurreratu duenez liburuak zozketatuko ditu gerturatzen diren herritarren artean.

Barikuan, ikuskizuna

Zirkua, akrobaziak, malabareak eta nola ez... liburuak! Horrela aurkeztu dute Deboteenbote konpainiako lagunek barikuan Elgetan egingo duten Vademekun ikuskizuna. Udal pilotalekuan egingo dute, 18:30ean. Publiko guztiendako da eta doan.

Ezetz igarri lehiaketa

Eta gogoratu apirileko ekintzen barruan martxan dela Ezetz Igarri liburua lehiaketa. Astelehenean emango dituzte jakitera azken pistak eta jokoan den e-reader gailua irabazi gura dutenek apirilaren 30a izango dute azken eguna eskatzen dituzten bi liburuen tituluak emateko. Lehiaketa hamabi urtetik gorako Elgetako liburutegiko bazkideendako da. Argibideak eta orain arteko pistak hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak