Kultura hamabostaldian murgilduta daude Herri Eskolako ikasleak, eta arratsaldeko lehen orduan eguneko zentrora izan dira bisitan.
Hirugarren mailatik seigarren mailara arteko ikasleak izan dira bisitan eta nagusienek —4., 5. eta 6. mailetako ikasleek— lau kantu jo zituzten egoiliarrendako, besteak beste Maitetxu eta Apolo 13.
Ekitaldi polita izan da. Nagusiek gustura entzun dituzte neska-mutikoen kantuak.
Hurrengo martitzenean bisitan izango dituzte, berriz. Kasu horretan 2. eta 3. mailetako ikasleek egingo dute musika emanaldia.