Domekarako Nerbioiko ur jauzira antolatu du mendi irteera Kantsatzeke mendi taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko apirilaren 20a

Delikako arroila.

Hamazazpi kilometroko txangoa izango da; interesatuek eguena dute izena emateko azken eguna.

Kantsatzeke mendi taldeak domekarako, hilak 26, antolatu du hurrengo irteera. Proposamena da Elgetatik 08:00etan abiatzea. Autoetan egingo dute Delikara arteko errepidea, eta bertan ekingo diote oinezko ibilbideari. Hamazazpi kilometroko joan etorria izango da —bost ordu pasatxo— eta Nerbioiko ur jauzia ikusteko aukera emango du.

Interesatuek zabalik dute izena emateko aukera udaletxean, Facebook bitartez edo kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Prezioa da hamar euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak