Gu Geu Elgeta herri plataformak jakinarazi du lortu dutela hautesle elkartea osatu ahal izateko beharrezkoa zuten sinadura kopurua. Aurreikusten dute bi aste barru emango dutela zerrendako gainerako hautagaien berri.
Maiatzeko udal hauteskundeei begira, bestalde, Gu Geu Elgeta plataformatik jakinarazi dute martxan dutela botoa posta bidez emateko laguntza zerbitzua. Arduradunak dira Iratxe Bravo (687 010 573) eta Idoia Castelos (672 275 574).