Martxoaren 14an abiarazi zuten Gipuzkoako 46. hiru txirlo txapelketa. Hamar jardunaldi izango dira, eta zapatuan laugarrena jokatuko da Elgetan.
Elgetako bost ordezkarik dihardute lehian. "Sailkapenean ez bagiltza oso ondo", esan du Sebas Arantzabal bolari elgetarrak. Hamabi txirlo jo ditu Arantzabalek. "Aurten asko jotzen ari dira. Lehena Imanol Osoro da. 19 jo ditu", azaldu du.
Zapatuko tiraldia Gipuzkoako txapelketako jardunaldia izango da, baina edonork izango du bertan parte hartzeko aukera. Federatuek zein federatuak ez direnak.