Etzi, eguaztena, emango diote hasiera neska-mutikoen dantza ikastaroari

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko apirilaren 13a

Neska-mutikoen dantza saioa Ferixa Nagusiko jaietan.

Bi talde osatu dituzte; txikien ikastaroa 18:30ean hasiko da, eta gaztetxoena 19:15ean.

Hastear da neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa. Hirugarren urtez egingo dute, eta Irati Kortabitarte eta Xabat Leanizbarrutia izango dira arduradun nagusiak.

Etzi, eguaztena, egingo dute ikasturte honetako lehenengo saioa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten ere, bi talde egingo dituzte. Lehenengoan egongo dira 2006tik 2010era bitartean jaiotako neska-mutikoak, eta bigarrenean 1999etik 2005era bitartean jaiotakoak. Lehenengo taldean hamasei daude oraingoz izena emanda, eta bigarrenean hamalau.

Saio guztiak kiroldegiko gimnasioan egingo dituzte, eta eguaztenetan. Txikien taldearen ikastaroa 18:30etik 19:15era bitartean izango da, eta gaztetxoena 19:15etik 20:00etara. Euskal dantzak ikasiko dituzte. Ikasitakoa Ferixa Nagusiko jaietako Herri Eguneko dantza saioan erakutsiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak