Ibilbide tematikoa egin dute Intxortaren magalean

Imanol Beloki 2015eko apirilaren 5a

Intxortan dagoen trintxera.

Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan dute hainbat bisitarik. Aurreko astean, bisitari gehiago izan baziren ere, gaur gerturatu direnak oso gustura izan dira Elgetako historia ezagutzen.

 

Iraitz Lazkanok gidatutako hiru orduko ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatu da goizeko 10:00etan. Lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatu dute, gero hainbat testigantzaz osatutako 20 minututako bideoa ikusi dute eta ondoren lau kilometroko ibilbide tematikoa egin dute oinez Intxortako magaleraino.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak