Martxan da bigarren urtez Ezetz Igarri! lehiaketa. Elgetako udal liburutegiak antolatua, oraingoan bi libururen izenburuak asmatu beharko dituzte parte-hartzaileek.
Liburutegitik pistak emango dituzte astelehenero; apirilaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango da hori. Telegram bidez, liburutegian edo liburutegiaren blogean egongo dira pista horiek ikusgai.
Parte-hartzaileek apirilaren 30a baino lehen eman beharko dute erantzuna, eta asmatzaileen artean e-reader bat zozketatuko dute antolatzaileek. Sari banaketa maiatzaren 8an izango da.
Argibide gehiagorako jo liburutegira edo liburutegiko blogera.