Atzo egindako osoko bilkuran Elgetan hileta zibilak egitea ahalbidetuko duen araudia onartu zuen udalbatzak, aho batez.
Astelehenetik domekara bitartean egin ahalko dira hileta zibilak; 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Eskaera alkateari zuzendu beharko zaio eta araudiak bost espazio publiko ezartzen ditu hileta zibilak egiteko: udal pilotalekua, Mendizaleen plaza, Domingo Iturbe plaza eta frontoi zaharra, San Roke osteko plazoleta, eta udaletxeko areto nagusia.
"Gaur egunean erlijio dezente daude gure gizartean eta horri erantzutera dator araudia. Uste dut udaletxeak aurrera eramateko moduko araudia dela nahiz eta hiletei buruz ari garen eta une horiek askotan ez diren samurrak izaten. Saiatu gara araudi nahiko xinplea egiten nahi duenak bere laguna edo senitartekoa hileta zibilaren bitartez agurtu aukera izan dezan", esan du Oxel Erostarbe alkateak.