Herrietako jaien barruan zezensuzkoak eramaten dituztenek lan hori egiteko prestakuntza dutela frogatzea ezinbestekoa da.
Iaz, udal brigadako bi langilek egin zuten prestakuntza ikastaroa, eta aurten ikastaroa egiteko aukera izango dute interesa duten herritarrek.
Eusko Jaurlaritzaren eskumena da zezensuzkoak eramateko prestakuntza ematea. Interesatuek aukera dute apirilaren 20an Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Akademian egingo den ikastaroan izen-emateko.
Lau orduko ikastaroa da, eta 16:00etatik 20:00etara izango da, euskaraz zein gazteleraz.
Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Azken eguna apirilaren 14a da.