Bide publikoen erabilerarako arautegia sendo betearazteko asmoa agertu du Elgetako Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko martxoaren 30a

Elgetako herrigunea Asentziotik.

Lizentzia ateratzearekin batera beharrezkoa da dagokion tasa ordaindu eta dagokion fidantza ipintzea.

Elgetako Udalak bando bidez jakinarazi du udal titularitateko baso pista eta bideen erabilera berezia egiteko dagokion lizentzia eskatu behar dela udaletxean jarduera hasi aurretik.  2007ko martxoaren 2an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako udal ordenantzak arautzen du erabilera hori; 20 eta 26 tona bitarteko ibilgailuekin egurra ateratzeko edo lantegietako materialaren garraiorako.

Udalak gaineratu du erabilera bereziarengatik edo udal titularitateko bideak erabili aurretik "dagokion tasa ordaindu eta dagokion fidantza ezarri beharko da udaletxean".

Lizentzia ateratzeko promotoreak edo behar bezala identifikatutako ordezkari bat hainbat datu eman behar ditu.

Udalak bide publikoen erabilerarako arautegia sendo betearazteko asmoa agertu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak