Elgetako nagusiek eta ikasleek jakituria elkar banatzeko saioak egingo dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 26a, 09:47

Orain urte batzuk erretiratuendako egindako informatika ikastaro bat.

Lehenengo tailerra ordenagailuaren erabilera hobetzeko, argazki digitalak ordenagailura pasatzen ikasteko eta whatsApp aplikazioa erabiltzen ikasteko izango da. Zabalik da izena emateko epea.

Ekimen interesgarria abiaraziko dute gutxi barru Elgetako Herri Eskolak eta Xalbadorpe erretiratuen elkarteak. Miguel Altuna Institutuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ikasmina programaren bitartez ezagutzak elkarbanatzeko ikastaroak antolatuko dituzte elkarlanean.

Lehenengo ikastaroaren helburua da Herri Eskolako neska-mutikoek aitaita-amamak ordenagailuaren erabileran trebatzea. Zabalik da ikastaroan izena emateko epea, eta landuko dituzten gaien artean daude argazki digitalak ordenagailura pasatzea edo whatsApp aplikazioa erabiltzen ikastea.

Ikastaroa Herri Eskolako ikasleek eta eskolara etorriko den aditu batek gidatuko dute.

Ikastaroan parte hartu gura duten erretiratuek edo bestelako herritarrek eskolako zuzendaritzara edo erretiratuen elkarteko Pedro Mari Uberarengana edo Manu Sarasuarengana jo behar dute lehenbailehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak