Udal liburutegiak martxan ditu Liburuaren Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 25a, 18:00

Virginia Imaz, atzo, tailerra egiten Elgetako udal liburutegian.

Atzo eman zioten hasiera ipuin kontaketaren inguruko tailerrari; eta apirilerako ekintza mordoa dago iragarrita.

Liburuen Nazioarteko Eguna da apirilaren 23a, eta ekintza sorta polita aurkeztu dute udal liburutegitik. Atzo, martitzena, eman zioten hasiera helduendako ipuin kontaketa tailerrari. Virginia Imazen gidaritzapean zein adinetan zein ipuin, nola kontatu eta zein helbururekin aipatu zituzten lehen saio horretan. Hurrengoa, apirilaren 15ean egingo dute.

Apirilean, bestetik, Ezetz igarri! lehiaketa egingo dute 12 urtetik gorako gaztetxoendako. Eta liburuzainak plazara aterako ditu liburuak apirilaren 23an. Vademekun ikuskizuna egingo du Deboteenbote konpainiak apirilaren 24an, eta eskolako umeendako bisitak egingo dituzte liburutegian apirilaren 28an eta 29an.

Ipuinen ordu berezia, barikuan

barikua, hilak 27, hiru urtetik gorako umeendako ipuin saio berezia egingo dute liburutegian. Formatu askotariko ipuinak ikusi, ipuinak entzun eta eskulana egingo dituzte. Baita ere bi libururen zozketa. Saioa 17:25etik 18:15era izango da.

Apirilean beste saio bat egingo dute; apirilaren 17an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak