Elgetarrek ere harrera beroa egin diote Korrikari

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 23a, 14:09
Herri Eskolako Amaiur Guridi eta Irati Arbulu lekukoa eskuetan.

Uberan hartu dute lekukoa elgetarrek; aldatzan gora eraman eta herriko plazatik igaro ostean bizkaitarrei utzi diete.

 

Bergara eta Elgeta arteko mugarriaren parean hartu dute Korrikako lekukoa elgetarrek, 12:35ak aldera. Goibeko euskara elkarteak hartu du eta hiru izan dira lekuko eramaleak: Batirtze Arantzabal, Iban Retolaza eta Iban Arantzabal. Aldatzan gora ere euskararen alde oihukatu dute korrikalariek.

Altube baserritik gora Elgetako lau elkarte gastronomikoek hartu dute Korrikaren lekukoa: Intxorta, Ozkarbi, Mendi Mendian eta Gure Borda elkarteak. Lekukoa eraman dute Jabier Larrañagak eta Eider Etxanizek.

Ia herriguneraino eraman dute Korrika eta bertan Udalak hartu du lekukoa, Oxel Erostarbe alkatearen eskutik. Herriko plazarainoko bidea egin du Erostarbek, eta bertan Herri Eskolako umeek hartu dute Korrikaren gidaritza.

Plazan, eskolako neska-mutikoak

Irati Arbuluk eta Amaiur Guridik hartu dute lekukoa, eta bigarren mailatik gorako ikasleak sartu dira Korrikan. Urduri eta pozik egin dute kiroldegiko biribilgunerainoko tartea gaztetxoek.

Biribilgunean Maya eta Zero Zabor taldeek hartu dute lekukoa, Mari Carmen Larrañagak, hain zuzen ere. Bizkairako bidean ipini durte Korrika elgetarrek.

Baina bizkaitarrek lekukoa hartu aurretik, industrialdean, LAB sindikatuko elgetako ordezkariek altxatu dute Korrikaren ikur nagusia. Ia bigarrengo errekaraino eraman dute. Han Elgetako gaztetxeko ordezkari Kepa de Vegak hartu du. Berak egin ditu Korrikak Gipuzkoan egin dituen azken metroak.

Argazki galeria hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak