Oihana Kortazarrek hirugarren egin du Vall del Congost mendi lasterketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko martxoaren 23a

Oihana Kortazar Vall del Congost mendi lasterketan. Argazkia: Marta Bacardit.

Atzo, domeka, Bartzelonako probintzian jokatutako Vall del Congost mendi lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen Oihana Kortazar lasterkariak. 43 kilometroko lasterketa izan zen. Hasierako 27 kilometroetan lehenengo postuari eutsi zion elgetarrak, baina azkenean ezin izan zuen helmugara lehenengo iritsi.

Oihana Kortazarrek sare sozialetan azaldu du lasterketa polita bezain gogorra izan zela. Hasierako 27 kilometroetan lehenengo postuari eutsi zion elgetarrak, baina kilometroak aurrera egin ahala hankek ez zioten eutsi. Arazo fisikoak tarteko, atzean geratu eta hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa Kortazarrek.

Distantzia luzeegia

Kortazarrek azaldu du bazekiela distantzia luzeegia izango zela berarendako; izan ere, bigarren aldiz ama izan denetik ez du hiru orduko entrenamenduak baino luzeagorik egin. Hala ere, denboraldi luzea geratzen dela gogoratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak