Los Chichos hirukotearen runbek dantzan jarri dute Espaloia

Imanol Gallego 2015ko mar. 22a, 11:50

Artista handiak festa batekin agurtzen dira, eta Los Chichosek hori egin zuten. Zaleen aurrean kontzertua baino festa izan zen eskaini zutena. Emanaldian esan zuten bezala, euren ibilbide luzean 300 abesti baino gehiago sortu dituzte eta emanaldian horietako ezagunenak eskaini zituzten.

Uste baino apur bat beranduago hasi zen kontzertua, baina Los Chichos Espaloiko oholtzan agertu bezain laster entzun zen lehen txalo zaparrada. Hirukoteak, abesti ugariren bitartez musikan izandako ibilbidea errepasatu zuen. Beste kantu batzuen artean, Elgetara etorri ziren chichero eta chicherei Quiero ser libre, Ni más ni menos edo El vaquilla abestiak eskaini zieten.

Jendeak gogotik egin zuren dantza eta abeslariek ere bat egin zuten Espaloian ospatu zen runbaren festa handiarekin. Agur zaporea zuen emanaldia izan arren, malkoak beharrean irribarreak ziren nagusi Espaloian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak