Jaitxo eta La Kokotxa taldeen artean dago, aurten, Elgetako areto futbol txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 19a, 14:14

Jendea elkartu da frontoian finalerdiak ikusteko. Irudian, Jaitxo-Astuan Villa norgehiagoka.

Gaurko finalerdietan Jaitxok 4-3 irabazi dio Astuan Villa taldeari, eta La Kokotxak 7-3 Txapelari.

Ligaxka onena egin duen taldea eta iazko txapeldunak jausi dira gaur jokatutako finalerdietan. Ez Txapela ez Astuan Villa ez dira Elgetako areto futbol txapelketako finalean izango, aurten. Jaitxo eta La Kokotxa taldeek jokatuko dute finala.

Bina goleko berdinketarekin amaitu da lehenengo finalerdia eta luzapena jokatu dute Jaitxok eta Astuan Villak. Bosna minutuko bi txanda. Azken minutu horietan erabaki da norgehiagoka. Azken emaitza 4-3 izan da, Jaitxo irabazle.

Bigarren semifinala oso bestelakoa izan da. La Kokotxa taldeko mutilek azkar egin dituzte hiru gol eta jakin egin dute abantaila hori kudeatzen. La Kokotxa-Txapela norgehiagoka 7-3 amaitu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak