Astelehenean dator Korrika; Uberatik gora etorriko da Elgetara 12:16an

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 20a, 10:00
Korrika 17 Elgetatik igaro zeneko argazkia.

Herri Eskolaren eskutik 11:30ean hasiko dira Korrikaren inguruko ekintzak plazan.

Badator Korrika eta Elgetan ere gertu dira bi urtean behin euskararen alde egiten den lasterketan parte hartzeko. Ubera auzoan hartuko dute lekukoa elgetarrek, Bolu baserri parean. Antolatzaileek aurreikusitako ordutegia betetzen bada, 12:16an gertatuko da hori.

Elgetarrek aukera izan dute Korrikako arropa erosteko baita ere Korrika laguntzaile egiteko. Korrika batzordea arduratu da. Kilometroak diruz laguntzeko kanpaina ere ondo joan da. Lau kilometro zeuden saltzeko eta gehiago lortu dituzte.

Kilometroa hartuta daukaten taldeak edo elkarteak dira Zero Zabor-Maia, gaztetxea, Goibeko, Maala guraso elkartea, Elgetako jeltzaleak, Ezker abertzalea-LAB, Udala eta Ozkarbi-Mendi Mendian-Intxorta-Gure Borda elkarteak.  

Asteon egin dute kilometroak banatzeko zozketa. Honela gelditu da:

  • 12:16 (Ubera) Goibeko Elgetako Euskaltzaleen Topagunea.
  • 12:23 (Olaegi baserriaren parean) Ozkarbi-Intxorta-Mendi Mendia-Gure Borda.
  • 12:30 (Arantzetako bihurgune osteko txabolaren parean) Udala.
  • 12:37 (Herriko plazan) Elgetako Herri Eskola.
  • 12:39 (Bolatokiko biribilgunean) Maia Ingurumen Taldea-Zero Zabor.
  • 12:43 (Tropycol parean) Gaztetxea-LAB Recyde-Ezker Abertzalea.
  • 12:46 (Bigarren erreka) EAJ

Korrika Txikirik ez

Aurten ez da Elgetan Korrika Txikirik egingo. Herri Eskolako neska-mutikoek, hori bai, goiz berezia izango dute eskolan. Korrikaren inguruko ekintzak egingo dituzte ikasgeletan eta 11:30ean herriko plazara zabalduko dute jaia. "Korrika iristen den bitartean dantza eta musika izango ditugu", adierazi dute eskolatik. Eta bigarren mailatik gorako neska-mutikoek korrikan parte hartuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak